Urolako trena, memoriatik ezabatuz

Uztarria.eus 2006ko urr. 30a, 15:21

Urolako trena kendu zuten eta orain badirudi trenari buruzko memoria ezabatu nahi dutela batzuek. Izan ere, Urretxuko Udalak Areizaga-Kalebarren plazan, txukuntze lanak direla-eta, Urolako trenaren oroigarria kendu egingo du (argazkikoa; 1991n jarri zuten). Pello Gonzalez alkatearen arabera, oroigarriak “gaur egun segurtasun arau bat ere ez luke beteko” (argazkia, ‘Goierriko Hitza’). Informazio gehiago