Iraurgik Euskal Kopa irabazi du

Uztarria.eus 2006ko ira. 22a, 17:38

Lan Mobel Iraurgik Euskal Kopa irabazi du. Igandean (hilak 19), Santurtzin joaneko partida jokatu zuen hango saskibaloi taldearen aurka, eta 79-80 irabazi zuen. Euskal Kopako bi partidak irabazi eta txapeldunak izatea lortu dute Iraurgikoek. Gaur (hilak 22), 18:00etan taldearen aurkezpena egingo dute Iraurgi Saskibaloi Elkartearen tabernan. Larunbatean, berriz, EBA Ligako lehenengo partida jokatuko du Lan Mobel Iraurgik etxean, Oviedoren aurka. Argazkian: Alex Astigarraga kapitaina kopa eskuan duela. Informazio gehiago