Eta kantoia, zabalik da

Uztarria.eus 2005ko uzt. 28a, 19:28

Eliz kalea eta Erdi kalearen arteko kantoia zabalik da, lehengo astetik. Iaz, urte bukaeran, arriskuan zegoela zirudien, han etxeak egin behar zituztela eta. Parte zaharreko bizilagunek 1.200 sinadura bildu zituzten obren ondoren kantoia egon zedin. Lortu zuten. Etxeak egin dituzte, eta kantoia ere bai (gauetan itxita egoten den arren, nahiz eta barruan oraingoan karrerarik ez egon). Informazio gehiago