Urrestillako jubilatuek badute egoitza

Uztarria.eus 2005ko eka. 25a, 18:09

Ostegunean, San Joan bezperan inauguratu zuten Urrestillan jubilatuen egoitza berria, Kale Txikian. Era berean, Osasun Zentroa zabalduko dute datorren uztailaren 1ean. Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak (argazkian, zinta mozten), zinegotziek, eta Osakidetzako ordezkari batek parte hartu zuten ekitaldian. Urrestillako parrokiko abesbatzak emanaldi laburra egin zuen eta Juan Mari Etxeberria erretoreak egoitzako instalazioak bedeinkatu zituen. Joxepa Arruti, Maritxo Altuna, Andres Aizpuru eta Jose Mari Aristik osatuko dute egoitzaren lehen batzordea. Informazio gehiago