Joxe Ramon Larrañagaren argazkiak Donostian, sanferminez

Uztarria.eus 2005ko eka. 24a, 15:40

Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak Joxe Ramon Larrañaga azpeitiarraren argazkiak jarri ditu erakusketa batean, Donostian, San Juan kalean. Larrañagak sanferminetan ateratako argazkiak daude bertan. Uztailaren 13a bitartean egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00ak arte. Argazkian, Larrañaga sanferminetan, Iruñean, 2000n, Uztarriak egin zion erreportaian. Informazio gehiago