Martxoaren 11ko biktimak gogoan

Uztarria.eus 2005ko mar. 11a, 13:27

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak, iaz Madrilen martxoaren 11n izandako atentatuetan izan ziren hildakoen oroimenez, lanuzte deialdia egin du, eta Azpeitiko Udalak bat egin du. Hala, gaur (ostirala) 12:00etatik 12:15era arte plazan elkarretaratzea egin dute alkateak, zenbait zinegotzik eta hainbat herritarrek.