Azpeitiarra entzierroan

Uztarria.eus 2004ko uzt. 13a, 13:12

Zapatuko argazki honetan Pello Aranburu azpeitiarra agertzen da Sanferminetako entzierroan. Estafeta kalearen bukaeran dago. Lehengo urtean ere beste azpeitiar bat harrapatu zuen kamerak, Aritz Segurola. Garai batean Azpeitian ospatzen ziren entzierroak. Adibidez, 1936anĀ alkateak herriko jaietan ospatu nahi zen entzierroaz gobernadorearekin hitz egiteko batzorde bat izendatzea proposatu zuen. Olaizola zinegotziak erantzun zion entzierroa egitea erabaki zenean adierazi behar zuela alkateak proposamena, eta ez orain Nafarroako zezenak erosita zirenean.