Topaketetako azken antzezlana

Uztarria.eus 2003ko aza. 27a, 14:26

Azaroaren 30ean, igandean, amaituko dira aurtengo topaketak. Azken antzezlana, Hika talderen eskutik etorriko da, Ixa antzezlanarekin. Mikel Laskurainek egindako bakarrizketa honek itxiko ditu aurtengo topaketak. Azken emanaldi hau Soreasu antzokian izango da, igande honetan, azaroak 30, arratsaldeko 19:30 ean. Informazio gehiago