Poesia emanaldiarekin hasi dituzte Orkatz kultur elkartearen 27. urteurreneko ekitaldiak

Uztarria.eus 2020ko eka. 26a, 15:14

Atzo, osteguna, hasi zituzten Orkatz kultur elkartearen 27. urtemuga ospatzeko ekitaldiak. Hain zuzen ere, Alde erantzira nabil poesia errezitaldia eskaini zuen Ekhiñe Eizagirrek, 21:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Poetak gitarraren doinuak izan zituen lagun, eta giro goxoa sortu zen aretoan. Koronabirusak eragindako egoera kontuan hartuta, babes eta segurtasun neurriak errespetatuta egin zuten atzoko saioa.

Gaur jarraituko dute Orkatzen 27. urteurreneko ekitaldiek. Hona hemen egitaraua:

- Gaur, ostirala
19:00etan, presoen aldeko elkarretaratzea, plazan.
22:00etan, bertso saioa, Sanagustin kulturgunean. Bertsolariak: Amets Arzallus, Xabier Silveira, Oihana Bartra eta Jexux Mari Irazu. Sarrera, 6 euro.

- Bihar, zapatua
14:00etan, bazkaria. Bazkaritarako txartela, 20 euro.
19:00etan, Ro eta Trini Fox taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean. Disko bana aurkeztuko dute bi taldeek. Sarrera, 6 euro.

- Ekainak 28, igandea.
17:00etan, haurrentzako ikuskizuna. Ekain & Mikele eta Iago Mago, Sanagustin kulturgunean. Sarrera, 5 euro.

(Argazkiak: Nora Alberdi)