Uda heldu da Goenara ere

Uztarria.eus 2020ko eka. 22a, 19:04

Udan sartzearekin batera tenperaturek gora egin dute, eta beste urteetan sasoi honetarako Azpeitiko estali gabeko igerilekua irekita egon ohi zen. Aurten, igerilekua itxita dagoenez, azpeitiar askok hondartzara edo herriko guneetara joatea erabaki dute, eta Goenan, esaterako, dozenaka herritar bildu dira eguzkia hartzeko. Udalak Goenako gunea berregokitu zuenetik jende gehiago joan ohi da hara uda sasoian; halere, ezohiko argazkia utzi du gaurkoan hango zelaiak.