Koronabirusa Azpeitian

Suaren bueltako ekitaldirik gabeko San Juan bezpera izango da aurtengoa

Uztarria.eus 2020ko eka. 10a, 19:41
Iazko San Juan bezperako ekitaldiko irudi bat.

Herri askotakoaren gisan, Azpeitiko Udalak San Juan bezperan suaren bueltako ekitaldirik ez antolatzea erabaki du, jende pilaketak saihesteko. Erakundearen arabera, herritar ugari bildu ohi da plazan San Juan bezperan, eta herritar kopuru hori eta koronabirusari aurre egiteko protokoloa ez dira bateragarriak.

San Juan bezperarekin, ekainaren 23an, iritsiko da urteko egunik luzeena eta gaurik motzena, baina aurtengoa erabat desberdina izango da. Usadio zaharrari eutsiz, suaren bueltan ekitaldi andana egin ohi da Euskal Herrian, baita Azpeitian ere, baina aurten plazako ekitaldirik ez da izango. Herri askotakoaren gisan, Azpeitiko Udalak ekitaldirik ez antolatzea erabaki du, jende pilaketak saihesteko. Izan ere, erakundearen arabera, herritar ugari bildu ohi da plazan San Juan bezperan, eta herritar kopuru hori eta koronabirusari aurre egiteko protokoloa ez dira bateragarriak.