Eva Serna, Izaskun Bravo, Idoia Leonet eta Olatz Lasa artisten lanak, Sanagustinen

Uztarria.eus 2020ko eka. 10a, 11:00
Erakusketa osatzen duten artelanetako bi (Kulturaz)

Atzotik ekainaren 28ra bitartean egongo dira lanak ikusgai. Olioz, akrilikoz eta akualeraz egindako margolanek osatzen dute erakusketa.

Koronabirusak eragindako ezohiko egoera dela, Sanagustineko hormak artelanik gabe egon dira azken asteetan. Baina bukatu da hori. Atzotik ekainaren 28ra bitartean, Eva Serna, Izaskun Bravo, Idoia Leonet eta Olatz Lasa artistek egindako lanak egongo dira ikusgai. Olioz, akrilikoz eta akualeraz egindako margolanek osatzen dute erakusketa hori.