'Korosagasti' filmaren aurrerapena, ikusgai

Uztarria.eus 2020ko eka. 10a, 11:30

Aurki zinema aretoetan emateko moduan izango diren esperantzan, Korosagasti filmaren aurrerapena ikusgai jarri dute haren egileek. 1926. urtean Beizamako Korosagasti baserrian gertatutako krimenetan oinarritzen da Erabaki Produkzioaken lana. Ia berrehun lagunek parte hartu dute bost urte iraun duen sortze prozesuan; tartean, hainbat azpeitiarrek. Uztarriak maiatzeko aldizkarirako Asier Sustaeta zuzendariari egindako elkarrizketa, lotura honetan