Koronabirusa Azpeitian

Ilunpek bukatutzat eman du denboraldia, eta kuotaren erdia itzuliko die klubeko kideei

Uztarria.eus 2020ko eka. 9a, 11:06

Azken hilabeteetan jarduna alde batera utzi behar izan du Ilunpe pilota elkarteak, eta horregatik erabaki du 2019-2020 denboraldia bukatzea. Bestalde, ekainaren 27an, 12:00 aldean, egingo du urteroko zozketa Ilunpek. Saridunak 1.700 euro eta Loiola hotelean lau lagunentzat otordua irabaziko ditu.

COVID-19ak kirol jardueran ere izan du eragina, eta herriko kirol taldeetan ere bai. Azken hilabeteetan jarduna alde batera utzi behar izan du Ilunpe pilota elkarteak, eta orain, 2019-2020 denboraldia bukatutzat ematea erabaki du. Hori dela eta, taldeak urteko kuotaren erdia itzuliko die klubeko kideei.

Bestalde, oraindik ere ez du egin Ilunpek urtero egin ohi duen zozketa, baina ez du egin gabe utziko, eta dagoeneko jarri dute zozketarako data: ekainaren 27an, larunbatez, izango da, 12:00 aldean, Sanagustin kulturgunean. Eskuz Banakako Txapelketaren finalerako lau sarreraren ordez, baina, 500 euroko diru saria banatuko dute; izan ere, Ilunpeko kideek azaldu dutenez, ez dakite txapelketa jokatu ere egingo den. Horrenbestez, Ilunperen zozketaren irabazleak 1.700 euro eta Loiola hotelean lau lagunentzat afaria eskuratuko ditu.