Auto batek su hartu du Perretxikoko aparkalekuan

Uztarria.eus 2020ko eka. 6a, 22:29

Auto batek su hartu du Perretxikoa edo Oktogonoa bezala ezagutzen den eraikinaren aparkalekuan, 20:10 inguruan. Udaltzaingoa, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira gunera, eta han aritu dira lanean. Azpeitiko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, autoak "bere kabuz" hartu du su, eta ondoko ibilgailuek ez dute inolako kalterik jasan.