Esker mila

Mikel Goenaga Xoxoteko aterpezain ohia 2020ko eka. 3a, 14:38

Xoxoteko aterpearen ardura zuen pertsonak proiektua amaitutzat eman duela eta, herritarrei esker ona adierazi die Mikel Goenaga aterpezainak. Gainera, gogoan izan du apirilean hil zen Josu lankidea.

Aurrenik, joan den apirilean joan zitzaigun Josu lagun eta lankidea gogoratu nahiko nuke. Nire doluminak familiari eta lagunei.

Bestalde, Xoxoteko aterpearen ardura zuen pertsonak proiektua amaitutzat ematea erabaki duenez, nire esker ona adierazi nahi dizuet aterpetik pasatu zareten guztioi, izan lagun, herritar, adiskide... Era berean, eskerrak eman nahi dizkizkiet lankide izan ditugun pertsona guztiei edota laguntza emateko prest egon diren denei.

Besarkada handi bana, eta goraintziak.