Ekaineko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: lore dendan egiten diren lanak ezagutzen

Uztarria.eus 2020ko eka. 1a, 20:29

Aste honen amaieran hasiko da Uztarria Komunikazio Taldea 2020ko ekaineko herri aldizkaria etxez etxe banatzen. Bertan, askotariko gaiak jorratu ditu Uztarriak. Altuna ahizpek urteak daramatzate lore dendan lanean, eta han izan da Uztarria, egin duten baina ikusten ez den lana ezagutzen. Lore denden atzeko aldean egiten diren lanak ezagutzeko aukera izango da ekaineko aldizkariko Klik! atalean. Argazki erreportajearen aurrerapen bideoa da honako hau.