Koronabirusa Azpeitian

Astelehenetik aurrera zerbitzu gehiago izango dira Azkoitia-Donostia eta Azpeitia-Ermua autobus lineetan

Uztarria.eus 2020ko mai. 23a, 13:45

COVID-19 pandemiaren ondorioz, murriztuta egon dira autobus zerbitzuak azken hilabeteotan. Astelehenetik aurrera, ordea, zerbitzu gehiago izango dira UK01 eta UK05 autobus lineetan. 

Astelehenetik aurrera autobus zerbitzu gehiago izango direla iragarri du Lurraldebusek. Horrenbestez, maiatzaren 25etik aurrera zerbitzu gehiago izango dira Azkoitia-Donostia (UK01) eta Azpeitia-Ermua (UK05) autobus lineetan. Azken bi hilabeteetan murriztuta izan dira autobus zerbitzuak, COVID-19 pandemiak eragindako osasun krisialdia tarteko. Lurraldebusek pixkanaka ohiko zerbitzuak eskaintzea du helburu.

Astelehenetik aurrera, honako hau izango da Azkoitia-Donostia autobus linearen ordutegia astelehenetik ostiralera:

 

Azpeitia-Ermua lineako autobusen aste barruko ordutegia, aldiz, honako hau izango da: