Autobusean egindako pintaketak "lekuz kanpo" daudela salatu du Udal Gobernuak

Uztarria.eus | Politika
2020ko mai. 22a, 15:46

EH Bilduko udal ordezkariek "desadostasuna" agertu dute ekintzaren aurrean, eta adierazi dute Azpeitiko Udal Gobernuak bizikidetzaren eta normalizazio demokratikoaren alde jarraituko duela lanean. Aldundiak ekintza gaitzetsi du, eta "elkartasuna eta gertutasuna" adierazi dizkie autobusean ziren bost lagunei zein gidariari. Azpeitiko EAk ere ekintza "guztiz arbuiagarria" dela eta "irmoki" salatzen duela jakinarazi du Twitter bidez.

Gaur goizean Azpeitia eta Zumarraga arteko lineako autobus bati ezezagunek egin dizkioten pintaketak "lekuz kanpo" daudela eta "guztiz salagarriak" direla adierazi du Udal Gobernuak. EH Bilduko udal ordezkariek "desadostasuna" agertu dute ekintzaren aurrean, eta adierazi dute Azpeitiko Udal Gobernuak bizikidetzaren eta normalizazio demokratikoaren alde jarraituko duela lanean, "herritar guztien eskubideak oinarri hartuta, eskubide urraketa guztiak salatuz, presoen eskubideen aurka ematen ari diren giza eskubide urraketak barne". Udal Gobernuak ohar bidez adierazi duenez, "beharrezkoa" da denek parte hartzea eta pausoak ematea, eta bide horretan, "elkarrekin lanean jarraitzeko borondatea eta konpromisoa" duela berretsi du.

Udal Gobernuak ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere salatu du gertaera. Aldundiak ekintza gaitzetsi du, eta azaldu du autobusaren barruan ziren bost bidaiariek eta gidariak barruan egon behar izan dutela eta ez dutela kalterik jasan. Rafaela Romero Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatuak "elkartasuna eta gertutasuna" adierazi dizkie autobusean ziren lagunei, eta ekintza salatu du, halako protestek "Gipuzkoako herritarrek gainditutako uneetara itzultzea" eragiten dutelako. Gainera, hark adierazi du gipuzkoar guztien jabetzakoa den garraio publikoari egin diotela erasoa.

Azpeitiko EAk ere ekintza "guztiz arbuiagarria" dela eta "irmoki" salatzen duela jakinarazi du Twitter bidez. "Ez gara sartuko Patxiren borroka eredugarria denaren eztabaidan, baina jarrera hau eredugarria ez dela jakinekoa da. Ekintza hauek ez dute lekurik ez gure herrian ez inon!", azaldu du EAk.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Lekuan | 2020-05-22 : 17:03

inoiz lekurik izan al dute ba?
ai Bildu, Bildu, ai Bildu, Bildu
hain zaila al da?

herritarbat1 | 2020-05-22 : 19:48

PNV-ren komunikatuaren harira:
Diktadura ideologikoa zuena da. Klase politikoaren parte zeraten burokratek (PNV, EH Bildu…) uste dezute politika egiteko eskubidearen monopolioa duzuela, politika etsaiaren interesen administrazio-kudeaketa lan soil bat bezala ulertuz, hau da, legalitate españolak inposatutako marrak zintzo betez.
Biolentziaren inguruan uste dut PNV koek ez dezutela zilegitasunik bakearen apologia egiteko. Gaur egun gure herriak jasaten duen biolentzia estrukturala eta errepresioaren aurrean zapaltzaileen alboan lan eta lan ibiltzen zeratelako, borrero lanak betez. Biolentiza hau, noski, legalitatearen barnean egonik, zuen gustokoa da eta ez du inolako kondenarik merezi.
Oraindik pertsona bezala duintasunik badegu zapaltzaileen interesetan eta herriaren sumisioan oinarritutako bake faltsu honen konplize izateari egin dezaiogun uko.
Babes guztia gure herriko kide diren eta inposaturiko legalitatetik kanpo politika egiteko ausardia agertu duten herritarrei. Zuek kriminalizatzea ari dena etsaiari azpi lana egiten ari da (Komunikabideek gau eta egun bultzaturiko kapitalaren diktadura ideologikoaren biktima).
Azken egunotan, ezker abertzaleak historikoki mantendu duen Kultura politiko militantearen dekadentziaren testigu ari gara izaten. Garik esaten zuen bezala “Estatuari gerra, gerra beti” defendatzetik, Estatuaren botere faktikoen parte eta aliatu izatera pasa baitzarete. Euskal jendarteak erregimenaren zapalkuntzari men egin diezaion sistemaren arpegi lagunkoiaren papera jokatzen duzue. Herria bere kabuz antolatzen hasten denean honen kriminalizazioa, pazifikazioa eta kontrola sustatuz. Hau horrela izanik eta zuen alderdian asko balio duen jendea dagoela kontutan izanda, ea azken hamarkadako bide autonomista eta silloiak albo batera utzi eta berriro ere politika herritik eta herriarentzat egitera itzultzen zeraten.
Kontuak kontu, askatasun kolektiboen alde bizitza eman duen militante bat hilzorian egonik Herria ezin da ixilik geratu! PATXI HERRIA ZUREKIN! EUTSI GOGOR! AMNISTIA OSOA!.

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-05-22 : 21:44

Galderatxo bat, patxi ruiz hau zeatik zeok ba kartzelan??

Ane | 2020-05-22 : 22:00

Herritarbat1, ze iruitze zazu “herriye” zuekin daola?Atzea eitie nahi deula?Pintadak, kajeruek erre, amenazak...iye danok ezteula berrize ametsgaizto horta bueltau nahi esango nuke.
Ta hori inposatzie bai dala “diktadura ideolojikue”.

JON | 2020-05-22 : 22:25

Herritarbat1,"askatasun kolektiboen alde bizitza eman duen militante bat" horren barruan sartzen da Tomas Caballero tiroz hiltzea?

herritarbat1 | 2020-05-22 : 22:42

Hemen inork ez dio inori indarkeria eta sufrimendua pairatzerik desio, iraganeko esperiantziak irakaspen baliotsuak ekarri dizkigu eta ez da inoren helburua errealitate horretara bueltatzea. Hau horrela medio, ezin gara amnesia koletkibo batekin konformatu eta injustizien aurrean ez ikusiarena egin, biolentziak hor egoten jarraitzen baitu. Are gehiago oraindik preso politiko ugarik ziegetan jarraitzen dute giza eskubideak ukatzen zaizkiela, eta hoietako bat hilzorian dago.
A todo esto, “pintura” da, hor eztakit batzuk nola ikusteben hainbesteko biolentziye.

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-05-22 : 22:49

Baño patxi ruiz hau giza eskubidin alde zeok??, aaaaa baño oin kartzelan daonin bakarrik, leno ez e,leno eozer gauza euskadiatik, jeje
Txiste txar bat bezela ondo zeok baño etzakiat ba ez... Nik beai galdeko nitxoan gustoa, hi baño hi benetan gisaeskubidin alde?? Ta ordun lepo atzin tiro hoyek eta ze o???

JON | 2020-05-22 : 23:48

Herritarbat1,oraindik ez dezu azaldu nik galdetutakoa.
Amnesiataz hitzegiten dezu...uste dut zuk daukazula amnesia.
Ruiz ez da inoiz izan askatasun kolektibien aldeko militante bat,borrero bat baizik.

ieu | 2020-05-23 : 01:23

Aber ondo letu aldiaten: "askatasun kolektiboen alde bizitza eman duen militante bat" patxi ruizeatik ai baek zerdek hau txiste bat?
lamentablie dek 2020 baten putaseme hauek oindik preso politiko bezela hartzie ta ez ditukenak bezela, asesino kobarde batzuk.

aitor | 2020-05-23 : 09:05

PNV, EITB, DV...

Pintada batzuk eitie = kale borroka, biolentziye...

Atez ate garayen basurak etxe aurretan botata lagatzie = desobediencia civil

NereTxilborra | 2020-05-23 : 09:37

Bua bua!!
Hau ezin da onartu, arbuiagarriye da, nazkagarriye, guztiz lekuz kanpo daude holako ekintza biolentuek.
Preso bat eskubide minimo batzuk eskatzeatik hilzoriyen eotie normala da, beak erabaki eztuba! Baino zer baliyo du ba putaseme baten biziyek demokratontzat, honek etzun inolako adierazpenik merezi iñon partetik.
Baino herritar danona dan zerbait pintatzie? esprai potez armauta kalien? Holako ekintza biolentuek garai latzak akordaraztexkigube danoi. Oain zeinek pagakoitu hori garbitzeko amoniako potiek? Lotsagarriye! Eskerrak demokratok batea gauden benetako biolentzi biolentue salau ta kriminalizaziyo ta errepresiyuei bidie irikitzeko.
Besarkada bero bat hemendik autobusen senide ta familiyei momentu goor hauetan. ZUEKIN GAUDE!

BaserrikoOllaxkueLabienPunk | 2020-05-23 : 12:03

Kaixo Baserrikoollaxkuelabien:

Azpeitiar zintzo bezela jakingozu herriko musika talde baten izena ibiltzen aizeala, batea ta bestea zure iritziyek gure izenin zabaltzen. Badakigu elkarbizitzako ta eztabaida zintzoako garai latzak diela, bakoitze bere txilborran erosotasunin bizirauteko bere izena ixkutau ber dulako. Guri bost erosotasun faltso hori, nahi dunak badaki zein gean, ortaz beste izen batekin sasi artien segiu nahi bazu originaltasun pixket eskauko genizuke. Bestelare gauz bat garbi dakeu:

EUTSI PATXI!
AMNISTIA!

PetranekoZigarroSueltue | 2020-05-23 : 12:10

Esprai potez armauta kalien? Hau da hau barregurie eman diazuna. Arrazaoi gañea, Amoniako potiek pagaitzazuba oañ... a ze gastue. Eta egin dezun azken kementariyuek ya deskojonatzera eraman nau, autobusek berak senide eta familiye alduba? Jajajajaja eskerrikasko parre pixkat egin arazteagaitik olako egun eskas eta euritsu baten.

andrex | 2020-05-23 : 12:52

Animooo Patxi!!!eutsi gogor!!azpeiti hirekin!!

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-05-23 : 13:33

Baserrikoollaxkuelabien taldekuei.Nik usteiat zuen taldien izen iguala ibiltzie baño gutxiyo gustau zazuela nere iritziye,zuen izenien idazte hori badakizute eztala ala baño bueno zeoze idatzi inber zuen iritzi iguala eztaken baten kontra,ta nik dakitela emen eozein izenekin idatzi laikek uztarriak jarritako legien barruen,baño bueno etzakeat bate arazoik beste izen batekin idazteko.

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-05-23 : 13:34

Baserrikoollaxkuelabien taldekuei.Nik usteiat zuen taldien izen iguala ibiltzie baño gutxiyo gustau zazuela nere iritziye,zuen izenien idazte hori badakizute eztala ala baño bueno zeoze idatzi inber zuen iritzi iguala eztaken baten kontra,ta nik dakitela emen eozein izenekin idatzi laikek uztarriak jarritako legien barruen,baño bueno etzakeat bate arazoik beste izen batekin idazteko.

Odolpik | 2020-05-23 : 13:40

Ez gizatasun ta ez etika. Hitz hoyek hiztegitik kentzeko mouen izengoie gizaldi hau bukatzeako. 19 urte barruen damazkin tipo bateatik aigea hizketan, covid19yek kartzelatan utzi ditun baldintza neargarriyeatik protestau ta espetxeko zuzendayen mehatxuek jasan behar izen zituna. Ta medikuena jun ta trapu zahar baten neurriko tratue. Egorien goorra salatzeko moruik bakarrenetakue bere burue hiltzorira kondenau ta kalien moimiento pixkat sortukoan esperantzie izetie. Ta kalien zer?? Istituziyotako ezkerreko ordezkayek zer?? Indiferentziye nagusi, ta indien pintaketa eta kaleko salaketa apurrek salau ta kondenau. Demokrata ta enkubriutako faxistantzat autobus batek pertsona baten biziyek baño geyo baliyo du. Eta politiko baten etxea pinturie botatzie larriyo da pertsona bat preso guztiyentzako eskubide minimo batzuk exijitzeatik bere burue limiteaño eaman beharra baño. Argi ta garbi demokrata eskubidezale ahoaundiyenak e ebidentziyen, pertsonan arteko maillaketie onartu ez ezik are geyo sakontzen, garai bateko pelikulatako hiritarrak eta giza izaeraik gabeko esklabuen añako diferentziye sistema ustel honen titiritero Idoia Mendia ta sistema ustel honen titere izetie onartu etzun Patxi Ruizen artien.
Duintasunek esanahirik balu azpikozgain berluken mundue.

BaserrikoOllaxkueLabienPunk | 2020-05-23 : 14:11

Baserrikoollaxkuelabien:

aldau izena ta punto

birusa | 2020-05-23 : 16:27

Noski kartzeletan konfinamiento neurriak artu behar izan direla, eta horrei ezkerrak oso hildako gutxi egon dira kartzeletan, eta nik dakitenez ETAko iñor ez da kontagiau eta gutxigo hil kartzelan birus honekin.
Zergatik bestela ez zen giro izango herriko batzuekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu