Autobus batean Patxi Ruiz presoaren aldeko pintaketak egin dituzte ezezagunek

Uztarria.eus 2020ko mai. 22a, 14:43
Pintaketak egin dizkioten autobusa. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Ertzaintzaren arabera, aurpegia estalitako hiru lagunek anbulatorioaren aurreko geltokian zegoen autobus batean egin dituzte margoketak 07:30 aldean. Iturri horrek jakinarazi duenez, ezezagunek autobusa gelditzera behartu dute gidaria, eta "Aministia" eta "Patxi, zure borroka eredua, eutsi" idatzi dituzte horiek autobusaren alboetan. Gertaera gaitzetsi du Aldundiak.

Ezezagunek Murtzia II espetxean gose eta egarri greban den Patxi Ruiz presoaren aldeko pintaketak egin dituzte autobus batean. Ertzaintzak Uztarria.eus-i azaldu dionez, 07:30 aldean anbulatorioaren aurreko geltokian zegoen autobus batean egin dituzte margoketak. Iturri horren arabera, aurpegia estalita zuten hiru lagunek autobusa gelditzera behartu dute gidaria, eta "Aministia" eta "Patxi, zure borroka eredua, eutsi" idatzi dituzte horiek autobusaren alboetan. Azpeitiko Udal Gobernuak, Azpeitiko EAk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak salatu dute gertakaria.

Amnistia Garrasia Twitterreko kontuan gaur goizean ezezagunek egin dituzten pintaketen bideoa jarri dute ikusgai. Honako hau da kontu horretatik sare sozialean zabaldu duten bideoa: