Koronabirusa Azpeitian

Hondakin komertzialak ohiko ordutegian biltzen hasiko dira astelehenean

Uztarria.eus 2020ko mai. 22a, 13:51

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, hondakin komertzialak ohiko ordutegian biltzen hasiko dira datorren astelehenetik –maiatzak 25– aurrera. Hain zuzen ere, 13:00etan hasiko dira hondakinak jasotzen astelehenetik ostiralera; larunbatetan, berriz, 10:00etan hasiko dute bilketa.