Kalera, maskara jantzita

Uztarria.eus | Gizartea
2020ko mai. 21a, 18:43

COVID-19aren pandemia iritsi zenetik, ohitu egin gara han eta hemen jendea maskara jantzita ikustera, baina aurrerantzean ohikoagoa izango da irudia. Izan ere, gaur sartu da indarrean maskaren derrigorrezko erabileraren gaineko araua. Goizetik pertsona ugari ikusi da eskualdeko herrietako kale eta saltokietan maskarak jantzita erosketak egiten edo ondokoarekin solasean, gazte zein heldu.

Atzo onartu zuen Espainiako Gobernuak alarma egoera ekainaren 7ra arte luzatzea, eta 6 urtetik gorako herritarrek alarma egoerak irauten duen bitartean erabili beharko dute maskara, gune itxietan nahiz pertsonen artean bi metroko distantzia mantendu ezin den gune irekietan. Esaterako, garraio publikoan, bide publikoan, terrazetan eta zenbait lanpostutan…

Salbuespen gisa, ez dute maskara erabili beharrik izango arnasa hartzeko arazoak dituztenek edo beren osasun egoeragatik nahiz mendekotasunen bat dutelako maskaren erabilerak kalte egin diezaieketenek. Aldiz, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, gomendagarria izango da maskararen erabilera, baina ez derrigorrezkoa.

Zenbaitentzat maskara janztea arraroa izango den arren, herritarrek ohitura berrira moldatu beharko dute pixkanaka, alarma egoerak irauten duen bitartean, behintzat.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Pako Iriarte | 2020-05-22 : 00:01

Badirudi iritzi bakarra dagoela maskara edo bozal hauen erabilerari buruz. Bainan, kaltegarria dela diotenak ere ba daude. ZELULEN ITOMENA SORTZEN DU. ETA AHO-LURRUNEZ BUSTIRIK KUTSAKETA ARRISKUA GEHITZEN DU. Aire kutsatu eta pozointzua dagoen lekuetarako dira, eta epe motzean eramateko.
Hau ere zientzilariek diotela jakin ezazu.
Gomendio egokia ere bada: norbera egin behar dela jabe. Morroi garenean gaixo bai da gizakia.

Kubatie7euro | 2020-05-22 : 12:40

Pakito pakito, asko ikaxitako pertsona zarela dirudi

Erabiltzailearen aurpegia da hau Pako Iriarte | 2020-05-22 : 13:57

Hik ba jakin!! Pakito nintzen garayen kubaerdi12peztan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu