Austoeskolek, oraingoz, ezingo dute aurrez aurreko eskolak ematen hasi

Uztarria.eus | Gizartea
2020ko mai. 21a, 11:57

Datorren astelehenean, konfinamendua arintzeko bigarren fasean sartzearekin batera, ateak ireki ahal izango dituzte autoeskolek, baina ezingo dute eskola presentzialik eman. Gaur arte baiezkoan zeuden, eta horren arabera antolatua zuten aurrez aurreko eskoletara itzulera. Baina gaur goizean bertan jakinarazi diete ezingo dituztela eskola horiek hasi Espainiako Aldizkari Ofizialean besterik argitaratu artean.  

Autoeskolentzat ekaina eta uztaila izaten dira lan gehieneko hilabeteak, ikasturtea bukatu eta abuztuko oporraldia iritsi bitarteko aste horiek. Aurten ere hala izatea espero zuten, are gehiago martxotik itxita daudela kontuan izanda. Datorren astelehenean, konfinamendua arintzeko bigarren fasean sartzearekin, ateak ireki eta aurrez aurreko eskolak ematen hasteko asmoa zuten. Maite Agirrezabala Azpeiti autoeskolako arduradunak halaxe adierazi zion atzo Uztarriari. Gaur goizean, ordea, bestelako agindua jaso dute: astelehenean autoeskolak ireki ahal izango dituzte, baina ezingo dute eskola presentzialak ematen hasi. Autoeskolen elkartea eta Espainiako Trafiko Zuzendaritza itzuleraren inguruan negoziatzen ari dira, baina, oraingoz behintzat, Espainiako Azldizkari Ofizialean bestelakorik argitaratu artean, ezingo dute aurrez aurreko eskolak ematen hasi.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu