Bihartik aurrera derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea toki publiko itxietan eta kalean

Uztarria.eus | Gizartea
2020ko mai. 20a, 09:16

Espainiako Gobernuak gaur argitaratu du agindua, eta bihar sartuko da indarrean. Hala, 6 urtetik gorako herritarrek maskara erabili beharko dute erabilera publikoko toki itxi guztietan eta baita aire zabalean ere, pertsonen arteko bi metroko distantzia bete ezin denean.

Denbora kontua zen. Espainiako Gobernuak igandean aurreratu zuen laster derrigorrezkoa izango zela maskara erabiltzea erabilera publikoko toki itxi guztietan nahiz kalean, pertsonen arteko bi metroko distantzia ziurtatu ezin denean. Agindu berria argitaratu dute Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta beraz, bihar sartuko da indarrean. Alarma egoerak iraun bitartean erabili beharko dituzte maskarak 6 urtetik gorako Hegoaldeko biztanleek, eta maskaren artean, higienikoak edo terapeutikoak hobetsi dituzte.

Salbuespen gisa, ez dute maskara erabili beharrik izango arnasa hartzeko arazoak dituztenek edo beren osasun egoeragatik edo mendekotasunen bat dutelako maskaren erabilerak kalte egin diezaieketenek. Bestalde, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, gomendagarria izango da maskararen erabilera, baina ez derrigorrezkoa.

Erabileraren inguruko zehaztapen handirik ez du ematen aginduak: "ahal izanez gero" maskarek higienikoak edo terapeutikoak izan beharko dutela eta ahoa eta sudurra estali beharko dutela. Airean gelditzen da, hortaz, oihalezko maskaren erabilera. Horrez gain, maskara janztea ez da derrigorrezkoa izango hainbat jardueratan, jateko eta edateko uneetan, esaterako.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Kubatie7euro | 2020-05-20 : 10:13

Maskarillie dekoratzen hasiberkoet biyerko.
Ze gomendiyo emateizkizue??adibide batzuk: Tipezakin marra txuriyek in ezkeo realeko maskarillie, borobil horiye pintau ezkeo zerue eguzki ear batekin, surfista batzuk eta olatu batzuke pintatzie daude maskarillan... espero det gustako zitzaizkizuela nere adibidiek, eman diezaiogun bizi pixkat herriari!!!!!
Jeje ta laixte marea arroxan egune datorrela ikusita dana roxaz pintatziere oso ona!

Makolo | 2020-05-20 : 10:56

Atzoko egunez borroka gorra izan omen zuten mahai gainean erizain buruek eta politikariek : bai ,ez ez, bai ordu luzez jo zien akordio batera iristeak eta azkenik maskareren erabilera gailendu zen, baino erizainek zalantza egiten bazuten ere 2 metrotik gorako erabileran ,beraien harridurarako politikariek izan omen ziren etengabeko erabileraren defendatzaile sutzuenak eta honela zioen politikarien protokoloak ;
-Hauteskunde artean berdin zaio talla s,m,l edo batez erabiltzeak baino oso garrantziskoa omen zela hauteskunde ondoreneko alfombra azpikoak ateratakoan talla S eztu eztuak jartzea ...ulertu ez duenari ba hitzegiterik ez dagoen maskara izango litzakela egokiena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu