Bi hilabeteren ostean, bukatu da #EtxeanJolas egitasmoa

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2020ko mai. 18a, 16:00

Bukatu da Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) eta Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak elkarlanean abiatutako #EtxeanJolas egitasmoa. Bi hilabetez egunero hainbat ariketa poposatu dituzte Txiki-txoko eta Iturritxikiko hezitzaileek nahiz Jauzikaren udalekuetako hezitzaileek. Hori ez ezik, herriko hainbat haurrek eta gaztetxok egindako eskulanak, jolasak eta postreak ere jaso ditugu #EtxeanJolas egitasmoaren barruan. Jende ugarik ikusi ditu bideoak, eta egitasmoaren sustatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete #EtxeanJolas jarraitu duten herritar guztiei. Honako hau #EtxeanJolas saioaren agurraren bideoa da. 

#EtxeanJolas egitasmoaren barruan egindako bideo guztiak, hemen ikusgai.   

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu