Abel Segurolaren artaldearen transhumantzia, irudietan

Uztarria.eus | Besterik
2020ko mai. 16a, 18:25

Maiatzaren 16a da, eta Azpeitiko Elosiaga auzoan goiz esnatu da Abel Segurola artzainaren familia. Bere artaldea ere oso esna dago. Gaur, egun garrantzitsua da ardi horientzako, baita artzainarentzat ere. Aralarrera gidatu dituzte gaur Segurolak eta bere familiakoek zein lagunek ardi horiek, uda Txindoki mendiaren magalean igaro dezaten. 50 kilometroko ibilbidea egingo dute espedizioan, eta bederatzi ordu beharko dituzte Aralarrera iristeko. Hona hemen Erlo Telebistak gaur, zapatua, Elosiagan bildutako transhumantziaren irudiak.

Bidali:  

Erantzunak

alaken | 2020-05-17 : 07:25

Zoragarriye bideue!

Marta79 | 2020-05-17 : 22:37

Bejondeizuela!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu