#EtxeanJolas: Zentzumenekin jolasean

Uztarria.eus | Hezkuntza
2020ko mai. 16a, 16:00

Konfinamendu egoera dela eta, Azpeitiko haurrei eta horien gurasoei egunak pixka bat arintzeko asmoz #EtxeanJolas egitasmoa jarri zuten martxan Urolako Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak elkarlanean. 

#EtxeanJolas egitasmoaren barruan, Azpeitiko Txiki-Txoko eta Iturritxiki ludoteketako hezitzaileek haurrentzako hainbat bideo egin dituzte asteetan zehar, eta saio horietan etxean egin daitezkeen eskulanak, asmakizunak eta jolasak proposatu dituzte, besteak beste. Gaur, zapatua, #EtxeanJolas saioan zentzumenekin jolasteko hainbat ariketa proposatu dituzte ludotekako hezitzaileek.

#EtxeanJolas, amaierara iristear

Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak horrela erabakita, aste honetan amaituko da #EtxeanJolas egitasmoa. Hilabete pasatxo igaro da Uztarria Komunikazio Taldeak eta Gazteria Sailak haurrei zuzendutako egitasmoa martxan jarri zutenetik. Asteetan zehar denetariko ekintzak proposatu dituzte ludoteketako hezitzaileek, Azpeitiko haurrek nahiz udalekuetako hezitzaileek. Saio guztiak hemen ikus ditzakezue.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu