'Nobela errealista bat' liburua aurkeztu du Joxean Agirrek

Uztarria.eus | Kultura
2020ko mai. 14a, 15:17

Duela pare bat hilabetetatik salgai badago ere, Nobela errealista bat eleberria aurkeztu du gaur, osteguna, Joxean Agirre azpeitiarrak. Sentsualtasuna, hizkuntzaren dotorezia, metaliteratura-jokoak eta ironia ugari uztartu ditu Agirrek bere lan berrian, ohikoa duen ukitu dibertigarri bezain zirikatzailearekin. Elkar argitaletxearen babesean kaleratu du lan berria.

Liburu honetaz gain, dozena bat eleberri argitaratu ditu Agirrek azken urteetan; Ispiluak eta itsasoak: Maria Garrastazuren lehen bidaia, Goldsmithen ikaslea eta Gizajoen katalogoa izan dira azkenak.

Hona hemen Nobela errealista bat eleberriaren sinopsia:

"Gudarien balentriak biltzen eta Loiuko aireportuan jasotako bezeroei kontatzen dizkien taxizaleak, bat-batean, argitaletxe baten enkargua jasoko du liburu bat idazteko; izan ere, Agirrezabal idazle zarauztarra –taxistaren emaztearen maitalea zena– istripu edo atentatu ilun batean hil berri da, El Lobo espioiaz idazten ari zen nobela erdibidean utzita, eta nor egokiago taxizalea baino, eleberri errealista hori amaitzeko?"

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu