Terrazak ireki dituzten tabernariak, hasierarekin pozik

Uztarria.eus | Ekonomia
2020ko mai. 11a, 20:10

Aspaldi ikusi gabeko irudia ikusi ahal izan da gaur Azpeitiko zein Azkoitiko kaleetan: tabernak irekita eta jendea terrazetan eserita. Konfinamendua arintzeko lehen fasea gaur jarri dute martxan Gipuzkoan, eta fase horretan tabernetako eta jatetxeetako terrazak irekitzea baimentzea dago jasota. Zenbait tabernek eta kafetegik gaur bertan zabaldu dituzte terrazak, eta hainbat herritar joan da horietara. Tabernariak gustura agertu dira lehen egunean izandako harrerarekin.

Ostalaritza guneek egoera berrira moldatu beharko dute, eta horretarako saiakeran dabiltza. Taberna eta kafetegi batzuk gaur ireki dituzten arren, asko dira oraingoz ez zabaltzea erabaki dutenak. Ezin jakin noiz ikusi ahal izango diren berriro herrietako kaleak eta terrazak jendez beteta.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Agirre | 2020-05-11 : 21:49

Haginpe tabernako terraziena eztao eskubideik! Aulki danak alkarri “pegauta”, ta gazte koadrillak danak BATEA, ez distantzi ez ostia...
Oso ardura gabe jokau dezue benetan, zuek segi holaxe... ta gero kejau berrize danok konfinauta gaudenien.
Earra zakeu zuek bezela “pertsonakin”...

Tx | 2020-05-11 : 22:34

Konturatzen? Danake inprobisatzen ai dila?
Ezta tabernayen kulpa, agintariyetatik ta komunikabidetatik nahasmena sortzen digute.
Tabernayen hitzetan, " al dan neurriyen", " sayatzen", al dana garbitu deu"...
Presaka iriki die, ta distantzi minimuek ez die errespetatzen.
Hoixe ondokuei opa diyoula, nola ezpa. Baino opatzie zer da?
Batzuk residentzitan logelatik erten ezinda, opa diyobet ertetzie.
Bestik mendire jun ezinda, opa diyobet jutie( kejau ez ein faorez, kakutea ezin dalako jun), okerro badao jendie.
Zeni opaber zako, tabernayei kasu hontan? Opa diyobet noski.
Empresai, baita, noski.
Baino espero dezagun hau ez desmadratzie ( ta lelengo egune da).
Probatzen ai die ia jendie kalea ertenez ze joera hartuko luken birusek.
Espero ez atzea itie, bestela berriz danok etxin, dana itxita, ta osasunikpe, ekonomik ez.

NereTxilborra | 2020-05-11 : 22:50

Hala da Agirre, beste herriko terraza danak fin fin ta juxtu Haginpe lotsagarri. Ondo Agirre, gurie ezta fijaziyue, gurie ondo fijatzie da.
Bi gazte talde Azpeitin kriston apustue iten ta dana gaixki, ezkerrak Uztarriako anonimatue dakeun aurpegira iteko gaitasunik eztakeuna hemen iteko. Earradaba polizi ta kriminalizatzaile lanak itie ezer jokaube, ia gazte hoiei, oantxe tabernie iriki ta 2 hilabeten mokuk jaten eondienai, kriston puruk sartzen hasteien.
Eztaota eskubideik, lanin 100 lagunekin eon ta supermerkauen alkarren ondun igurtziberrin ibiltzie bueno, baino terrazatan jendiek hola disfrutatzie... Hori bai ezetz.
Danak kartzela. Beno ez, kartzela pertsonak sartzeie, "pertsonak", pentsakodeu noa.

borrock | 2020-05-11 : 23:41

Bale ya txapiekin, gauz batzuk gaxki inda eongoie ta beste batzuk ondo ta bakoitzek ikusikou ze in.

Bemai | 2020-05-12 : 07:08

Borrock, kuestioa ez da bakoitzak ikusikou ze in. Hemen jende asko sakrifikazio handiya aida iten ta lenengo eunen jendia ola ikustea ba jendiei molestau iteio ta neire bai. Berrize etxen gelditzeko esaten diguenen esperoet zu ez kejatzia, ze martxan hontan bide oi bilatzen aida jendia.

Agirre | 2020-05-12 : 07:15

Neretxilborra, nik irikita ikusi nun taberna bakarra hori izentzan ta bestiena ni puta idea nola zeuden.
Gustau etzitzaitena, terrazan zauden koadrillan egoera izanda....
ta kiston 2 gazte , taberna hartuta, mokuk jaten.,. Esatezun hoiyek , beatekin preokuber lukebe baita bean tabernan terrazan baldintzak beteze.

BIDELAGUNA | 2020-05-12 : 08:57

Atzo jokabide lotsagarri asko terraza askotan. Gabeko 11ak arte. ERRESPETUA MESEDEZ! Hartu ditzala neurriak norbaitek.

ERRESPETUA ESKATZEN DUGU! MESEDEZ!

loiolakomonjak | 2020-05-12 : 09:14

erreza dek/n ba anonimatun kaka botatzie, guxtoa ikusiko nitxian batzuk tabernayen tokiyen, haueke jan inberdibe, berta bakarrik jutie badao jendik ze ingoik pa! normala hainbeste juntatzie! kulpie emen beste batzuna dek/n, geu alkarri harriyek botatzen eta beste batzuk eskuk garbitzen.

Arbetarra | 2020-05-12 : 09:16

Taberna irikitzie ondo zeok baiñe sosidadik e bai ostia ze ibili berdeu taberna zulun sartute eonberra gero gurasuk OSTIAka
Bai oin eon aiz taberna zulun sartute sigarro xarra erretzen ta kalimotxo edanez aggg urkullu eitzak gauzak por dios ta botazio asuntue ahaztu puxkateako

Makolo | 2020-05-12 : 09:52

Katu batek ere koronabirusa azaldu omen du.
Ezjakintasunean bizi gara , birologoen artean ere ez dago adostasunik baino kriston adostasuna ikusten da alkarren aurkako joaterako garaian.
Usten dut ezjakintasunaren aurrean erori eta altxatuz ikasten dela eta erortzen ez denak ez omen du ezer ikasten...

Betikue | 2020-05-12 : 10:14

Loiolakomonjak...anonimatue gora ta behera? Ta hi ze? Anonimatuek askotan egi potolok esateko tresna politte dek...ta egiyek, jodiu eittebela argi ziok...

jonierra | 2020-05-12 : 21:44

Oain hasi dia esaten terrazatan bildu nahi dutenak edo nahi dugunok bi metroko distantzia mantendu behar degula gure artean edo bestela maskarilarekin egon. Hortarako nola irekiko dituzteba tabernak? Baina denbora guztian mezu bat jasotzen ari gara... Ireki negozioa, laguntzak eta abar... KK zaharra, ez laguntza eta ez ezer... Hemen gauza bat dado garbi, politiko, funtzionario edo dana dalakoak, soldata aseguratuta, lana egin ala ez. Besteok elkar kontrolatu eta nork gaizki egiten duen salatuz. Nazka nazka eginda nago egoera honekin eta beti mezu honekin, ARDURA HAUNDIAREKIN IBILI BEHAR DUGU!!!
Ze erreza den besteei gauzak eskatzea eta norberak...

Makolo | 2020-05-12 : 22:52

Jonierra , funtzionario etabarran osasun ardurak hauteskunde ondorenean amaituko dira beren eskubide eta patrika ikutzen dutenean, empatia pixkat izan beharko dugulakoan nago.

Kubatie7euro | 2020-05-13 : 00:56

Oñ funtzionayuek eukikoibe kulpie gañea...
Egunetik egunea tontokei haundiyo letziekin nazkauta natxiok.
Ulertzeyat zuen aldamenekuek nazkau diela zuen txorradak entzuten baño oñ gurire ez nazkau zuen komentayo lerdo hauekin faorez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu