Koronabirusa Azpeitian

Batzuk irekita, besteak ez

Uztarria.eus 2020ko mai. 11a, 15:50

Konfinamendua arintzeko lehen fasea gaur jarri dute martxan Gipuzkoan ere, eta fase horretan tabernetako eta jatetxeetako terrazak baimentzea dago jasota. Goizean hasita, hainbat dira terrazan zerbitzua eskaintzen ari diren herriko tabernak eta kafetegiak, eta herritar ugari joan da horietara. Dena den, asko dira oraingoz ez zabaltzea erabaki duten ostalaritza guneak ere.

Hona hemen, gaur goiz eta eguerdi parteko terrazetako irudi batzuk: