Baserria KM0 produktuen saskia eskuratuko du Egunean Behinen Uztarriaren taldeko irabazleak

Uztarria.eus | Euskara
2020ko mai. 11a, 11:10

Uztailera bitarterako, hamar asteko denboraldia osatu du Codesyntax enpresak, eta parte-hartzaileen bost aste onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. Taldeko irabazleak hainbat produktuz osatutako saskia eskuratuko du, eta gainera, parte-hartzaile guztien artean Uztarriako eta Urola Kostako Hitzako bazkidetza bana zozkatuko ditu komunikazio taldeak.

Dagoeneko bi aste pasatu dira Egunean Behinen laugarren denboraldia hasi zenetik, eta aurreko denboraldiko legez, ehunka herritar ari dira parte hartzen Uztarriaren taldean. Uztailera bitarterako, hamar asteko denboraldia osatu du Codesyntax enpresak, eta parte-hartzaileen bost aste onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. Uztarriaren taldeko garaileak Baserria KM0 produekin osatutako saskia irabaziko du. Gainera, parte-hartzaile guztien artean Uztarriako eta Urola Kostako Hitzako bazkidetza bana ere zozkatuko ditu komunikazio taldeak.

Uztarriak bigarrenez jarri du Egunean Behinen taldea martxan, eta hara batzeko Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformatik. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzaren gainean klik egin eta C6BB98 kodea sartu behar da; erabiltzaileak gisa horretan lortu du UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea. Gaur-gaurkoz 1.086 lagun daude Uztarriaren taldean.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu