Egunean zehar bero eta giro ederra egin zuen arren, erabat aldatu zen eguraldia atzo —larunbata— arratsaldean. 20:00 inguru zirenean hasi ziren trumoiak, tximistak eta kazkabarra. Barearen ostean, iritsi zen ekaitza. Asko izan ziren une hori irudietan izoztu nahi izan zutenak, eta Alex Berasategik bete-betean harrapatu zuen tximista bat. Hark ateratako argazkia da honako hau.