Historiako hamaikakorik onenak osatu ditu Lagun Onakek, herritarren botoekin

Uztarria.eus | Kirolak
2020ko mai. 9a, 09:09

Lagun Onak futbol klubak emakumeen nahiz gizonen historiako hamaikakorik onenak osatu ditu, Twitter bidez egindako inkesta batzuen bidez. Ondoren, bideoak osatu dituzte hamaikakoekin.

Konfinamendua tarteko, joko bat proposatu du Lagun Onak futbol klubak sare sozialetan. Hain zuzen ere, klubaren historiako hamaikakorik onenak osatzeko, herritarren botoak bildu ditu Lagun Onakek. Zelaiko gune ezberdinetan jokatu izan duten jokalarien izenak proposatu dituzte, eta herritarrek inkesta bidez aukeratu dituzte beraien gustukoenak diren jokalariak. Modu horretan, emakumeen eta gizonen hamaikakoak osatu ditu klubak. Behin hamaikakoak osatuta, jokalari horiekin bideoak osatu dituzte.

Honako hau da emakumeen hamaikakorik onena, boto-emaileen iritziz:

 

Gizonezkoen hamaikakorik onena, berriz, honako hau da:

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu