Koronabirusa Azpeitian

Hasi dute zero fasea tabernek eta jatetxeek ere

Uztarria.eus 2020ko mai. 4a, 14:25

Oka jokoa prestatu dugu tabernek eta jatetxeek normaltasunerako bidean jarraituko dituzten pausoak azaltzeko. Lau fase zehaztu ditu Espainiako Gobernuak, baina posible da aurrera egin beharrean atzeraka jotzea, Oka jokoan bezala. Gaitzaren indikatzaileak izango dira giltza, baita herritarrek egiten dutena eta ez dutena ere. Hortxe dago helmuga, zentzuz jokatu!