Koronabirusa Azpeitian

Langileen aldarrikapenak, alarma egoerarekin datorren Maiatzaren 1erako

Uztarria.eus 2020ko mai. 1a, 11:40

COVID-19 gaitzaren pandemiaren eta horrek gurera ekarri duen alarma egoeraren erdian aurten Langileen Nazioarteko Eguna. Gaur, Maiatzaren 1ean, ez ohiko bideetatik zabalduko dituzte batzuek eta besteek beren aldarriak. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) eskualdeko hainbat langilerekin hitz egin du bideo hau osatzeko, bakoitzak larrialdi egoera nola bizi duen, ez ohiko egoera honi lanean eta lanetik nola erantzun dioten, eta Maiatzaren Lehenaren bueltan zer gogoeta egiten duten jakiteko. Tartean daude hiru azpeitiar: Ainhoa Badiola (Zestoako San Juan zahar etxeko langilea), Olatz Isasmendi (herriko San Martin egoitzako langilea) eta Haritz Arakistain (Elikaguneko langilea).