'Zer ari da gertatzen?', Deñek konfinamenduan sortutako kantu berria

Uztarria.eus | Kultura
2020ko api. 27a, 19:08

Bere bosgarren kantua sortzeko baliatu du konfinamendua, besteak beste, Deña Garcia-Bravo abeslariak. Zer ari da gertatzen? izenburua du Deñeren kantu berriak, eta atzotik ikusgai dago Youtuben etxean grabatutako soinua eta irudiak koronabirusaren pandemia uzten ari den beste irudi batzuekin uztartuta osatu duten bideoa.

Gaztea Maketa Lehiaketan, momentuz hirugarren

Bestetik, etzira arte, apirilaren 29a arte, eman daiteke botoa 29. Gaztea Maketa Lehiaketaren entzuleen sariduna erabakitzeko, eta bozketa horretan hirugarren tokian dago uneotan Deñe, Azken agurra abestiarekin. Lehiaketaren 2020ko edizio honetako hogei finalistetako bat da Urrestillako musikaria.

Bidali:  

Erantzunak

KoroiBiruse | 2020-04-27 : 20:25

Aupa Deñe, earra!!!!

Segi hole! Laxte Txiforren pare!!

Ez benetan, lan ona!

Marta79 | 2020-04-27 : 22:24

Earra!!!
Ta dakezun edadie kontuen hartuta, urrutira alleako zea!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu