Koronabirusa Azpeitian

Finala, balkoietan

Uztarria.eus 2020ko api. 18a, 18:23

Espainiako Kopako gizonezkoen finala jokatzekoa zuten gaur Realak eta Athleticek Sevillan, baina koronabirusak eragindako ezohiko egoera dela eta, ez dute jokatuko, zelaian behintzat. Izan ere, talde bateko eta besteko zaleek goizean goizetik atera dituzte euren taldeetako ikurrak leiho eta balkoietara, nor gehiago.