'Sudur iheslaria' ipuina, Maider Egigurenen eskutik

Uztarria.eus 2020ko api. 18a, 11:00

Azpeitiko Udal Liburutegiak herritarren konfinamendua arintzeko ipuin kontaketa saio bat zabaldu du sare sozialetan. Maider Egiguren liburutegiko langileak Gianni Rodari italiarraren Sudur iheslaria ipuina kontatu die haurrei eta gaztetxoei; sudur baten ibilerak kontatzen ditu azpeitiarrak.