Koronabirusa Azpeitian

Jendearen erantzuna: sekulako ilarak azokan

Uztarria.eus 2020ko api. 14a, 16:15

Eusko Jaurlaritzak baserritarren azokak debekatu izanak sekulako harrabotsa eragin zuen joan den astean. Hainbat eragile agertu ziren erabaki horren aurka, eta Azpeitiko Udalak azoka zabalik mantentzea erabaki zuen, eskumena udalarena zela argudiatuta. Ondoren, berriz, Jaurlaritzak atzera egin eta debekua bertan behera utzi zuen. Eztabaida hori gertatu zenetik, gaur jarri dituzte baserritarrek lehen aldiz postuak Azoka Plazan, eta herritarrek sekulako harrera egin diote azokari. Izan ere, ohi baino ilara luzeagoak izan dira gaurkoan; irudietan ikus daitekeenez, Iratzar liburu denda zegoen pareraino iritsi dira ilarak.