Koronabirusa Azpeitian

'Txoria txori', balkoietatik lau haizetara

Uztarria.eus 2020ko api. 12a, 19:00

Aberri Eguna da gaur Euskal Herrian, eta alarma egoerak ez du oztopatu egun hori ospatzea. Etxean egonagatik, hainbat herritar atera da balkoietara, Euskal Herria Batera ekimenak egindako deialdiarekin bat egitera; Azpeitiko EH Bilduk eta Naziogintza taldeak ere babestu dute egitasmo hori. Ikurrinak eta Nafarroako banderak balkoietara ateratzeaz gain, 12:30ean minutu bateko isilunea gorde dute hildakoen omenez, eta gero, Txoria txori eta Ikusi mendizaleak abestu dituzte. Azpeitiko hainbat gunetan Txoria txori abestu duten unean hartutako irudiak dira honako hauek; besteak beste, Jose Antonio Agirre plazan, Barrenetxe auzoan eta Elizkalean abestu dute Mikel Laboaren kanta.