Koronabirusa Azpeitian

Azpeitiko irudiak, Joseba Sarrionandiaren olerkiz jantzita

Uztarria.eus 2020ko api. 13a, 13:45

Konfinamendu garaia da, eta ia jenderik ez dabil Azpeitiko kaleetan. Mendi bideak eta kirol instalazioak hutsik daude. Isiltasuna da nagusi bazterretan. Alex Berasategik hutsik eta isil dauden lekuetako irudiak hartu eta Joseba Sarrionandiaren olerkiz jantzi ditu honako bideo hau sortzeko. Sarrionandiaren Kartzelako poemak lanetik hartutako hitzak eta Azpeitiko hainbat txokotako irudi ederrak josi ditu Berasategik.