Koronabirusa Azpeitian

Haurrentzako zumba saioa, Regla Hernandezen eskutik

Uztarria.eus 2020ko api. 12a, 12:01

Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) hedabideak herritarren ongizatearekin lotutako ikus-entzunezko saioak zabaltzen ari dira egunotan #NiEtxeanZaintzenNaiz egitasmoaren barruan, konfinamenduaren ajeei aurre egiteko aholkuekin eta abar. Horren harira, Regla Hernandezek haurrentzako zumba saio bat prestatu du. Modu horretan, gaztetxoenak kirola egitera eta ondo pasatzera gonbidatu ditu irakasleak.