Etxean egiteko yoga saioa, Leire Eizmendiren eskutik

Uztarria.eus | Kirolak
2020ko api. 8a, 12:37

Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) hedabideak herritarren ongizatearekin lotutako ikus-entzunezko saioak zabaltzen hasi dira egunotan #NiEtxeanZaintzenNaiz egitasmoaren barruan, konfinamenduaren ajeei aurre egiteko aholkuekin eta abar. Horren harira, Leire Eizmendi yoga irakasleak konfinamendu garaian etxean praktikatzeko yoga saio bat prestatu eta eskaini du. Ordubete inguruko saioa da Eizmendik prestatutakoa, eta bertan, besteak beste, arnasketa, hainbat postura, erlaxazioa eta meditazioa landu ditu, herritarren itxialdia arintzeko asmoz.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu