Superilargia, bete eta eder

Uztarria.eus | Herria
2020ko api. 8a, 10:17

Urteko hirugarren superilargiaren edertasunaz gozatzeko aukera izan zen atzo gauean. Perigeoko –ilargia Lurretik gertuago izaten den aroa– ilargi betea ohi baino handiago eta distiratsuago ikusten den gau horietako bat izan zen atzokoa. Konfinamendu aroko superilargia ondo ikusteko eguraldia ere lagun izan zen, oskarbi. Alex Berasategik Uztarriarentzat ateratako argazki hau ilargiak atzo eskaini zuen itxura ederraren erakusgarria da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu