Koronabirusa Azpeitian

Etxean ere bada festarako aukera

Uztarria.eus 2020ko api. 6a, 15:02

Danborradak, Elegante Eguna, kaldereroen doinuak, Sevillako feria, mozorroak, topa egiteko hitzorduak, egun osorako egitarauak, bingo jolasak... Herritarrek denetarik egin dute konfinamendu egoera ezarri zutenetik. Herriko bateko eta besteko auzoetan nahiz etxepeetan denbora pasarako hainbat ekintza egin dute, eta joan zen asteburua ere ez zen salbuespena izan. Honako bideo honetan jaso ditu Uztarria.eus-ek ekitaldi horietako batzuk.