Aberri Eguna balkoietan ospatzeko deia egin dute

Uztarria.eus | Politika
2020ko api. 6a, 09:23

12:30ean balkoietara ateratzeko deia egin dute Euskal Herriko 27 pertsona ezagunek. Ikurrinak eta Nafarroako banderak balkoietara ateratzera animatu dituzte herritarrak. Lehenik, minutu bateko isilunea gordeko dute hildakoen omenez, eta gero, Txoria txori abestuko dute.

Apirilaren 12an Aberri Eguna izango da, eta beste hainbat ekitaldiri bezala, egun horri ere eragingo dio konfinamenduak. Hori dela eta, Euskal Herriko 27 pertsona ezagunek, Euskal Herria Batera izena hartuta, Aberri Eguna balkoietan ospatzera deitu dute. Ikurrinak eta Nafarroako banderak balkoietara ateratzera animatu dituzte herritarrak, eta elkarrekin abesti bat abestuko dute. 12:30 izango da balkoietara ateratzeko unea: lehenik, ordu horretan minutu batek isilunea gordeko da hildakoen omenez, eta gero Txoria txori kantatuko dute, gaixotasunaren aurkako auzolanean harrotasuna eta aurrera egiteko indarra azaltzeko. Irratietan kanta hori jartzeko eskatuko dute.

Gainera, Aberrieguna.eus webgunea prest da jada elkartasun mezuak jasotzeko. Mezu horiek batu eta datorren igandean sare sozialetan zabalduko den mosaiko erraldoi bat osatuko dute. Era berean, nahi duen eragile orori atxikitzeko gonbidapena egin die. Horrez gain, norbanakoen atxikimenduak jasotzeko adierazpen bat lantzen ari direla ere iragarri dute.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu