Koronabirusa Azpeitian

Konfinamendua apirilaren 26ra luzatzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Uztarria.eus 2020ko api. 4a, 12:26
(Alex Berasategi)

Batzorde zientifikoarekin batzartuko da gaur Pedro Sanchez presidentea eta erabaki hori izango dute hizpide, besteak beste. Iñigo Urkullu lehendakariak ere agerraldia egingo du gaur 11:30ean, Eusko Jaurlaritzak aurreratu duenez.

Apirilaren 26a da denen ahotan dabilen data. Izan ere, Espainiako Gobernua gaur bilduko da koronabirusaren krisirako sortu duten batzorde zientifikoarekin, eta horren ondoren jakinaraziko du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak konfinamendua hemendik hiru astera arte luzatuko duten ala ez.

Hainbat hedabidek esan dute baietz, erabaki hori jakinaraziko duela gaur Sanchezek. Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzak iragarri du gaur 11:30ean agerraldia egingo duela Iñigo Urkullu lehendakariak.