Koronabirusa Azpeitian

Streaming bidezko atzoko bertso saioa, osorik

Uztarria.eus 2020ko api. 3a, 12:52

Bertso saio berezia eskaini zuten atzo arratsaldean Eneritz Artetxek, Jokin Urangak, Beñat Lizasok, Jon Gurrutxagak eta Iñigo Mantzizidor Mantxik Urolako Komunikazio Taldeko hedabideetan, tartean Uztarria.eus-en. Bakoitza bere etxetik, Hangouts erabiliz, streaming bidez eta zuzenean aritu ziren bertsolariak, herritarrek jarritako gaiei zein bestelakoei bertsoak jarriz, Jon Zaldua gai-jartzailearen gidaritzapean. Bertso saio berezi horrek eman zuena osorik ikus daiteke bideo honetan.