Herritarrak balkoietan txaloak jotzera deitu dituzte Zaldibarko lur-jausian hildakoen senideek

Uztarria.eus 2020ko api. 3a, 10:00

Herritarrei astelehenean 17:00etan balkoietan txaloak jotzeko deia egin diete lur-jausiak harrapatu zituen bi langileen senideek. Astelehenean beteko dira ezbeharra gertatu zela bi hilabete.

Astelehenean bi hilabete beteko dira Zaldibarko zabortegian ezbeharra izan zenetik. Egun hartan lur azpian harrapatuta gelditu ziren eta oraindik aurkitu ez dituzten Alberto Sololuzeren eta Joaquin Beltranen senideek oroimen ekitaldia antolatu dute astelehenerako. Hain zuzen ere, Euskal Herriko herri guztietara zabaldu dute astelehenean 17:00etan balkoietatik txaloak jotzeko deia.