Koronabirusa Azpeitian

Apirileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Azpeitia berrogeialdian

Uztarria.eus 2020ko api. 2a, 16:00

Koronabirusak eragindako konfinamendu agindua martxan dela, herria nola dagoen erakusten duten irudiak hartu ditu Alex Berasategi argazkilariak. Ezohiko egoerak ezohiko irudiak utzi ditu; halaxe dago herria, hutsik, jenderik gabe, eta biluzik. Uztarriak bihar argitaratuko du 2020ko apirileko aldizkaria, eta bertan, Berasategik osatutako argazki erreportajea ikusi ahal izango da, besteak beste. 

Aldizkariaren 126. zenbakiaren aurrerapen bideoa da honako hau, Berasategiren irudiekin osatutakoa. Komunikazio Taldeak bihar jarriko du apirileko zenbakia irakurgai webgune honetan, PDF formatuan, eta gainera, edukiak banaka ere irakurri ahal izango dira datozen egunetan. Paperezko edizioaren banaketa, berriz, egora bere onera etortzean egingo du Uztarriak.